Indarkeria-esperientziak eta zigorgabetasunaren kontrako borroken esperientziak bizi izan dituzten emakumeen lekukotzak jaso dira artxibo honetan. Gatazka armatuak eta errepresioa izan diren edo oraindik ere bizi dituzten munduko hainbat lekutako emakumeak dira. Emakume horietako askok estatuaren indarkeria bizi izan dute; izu instituzionalizatuaren mekanismorik gogorrenak aplikatu zitzaizkien; lan politiko eta/edo sozialagatik jazarri dituzte, eta/edo senitartekoak galdu dituzte hilketa edo bortxazko desagertzeen ondorioz. Lekukotza guztietan aurkitu dugu oinazea, baina horren gainetik ageri dira indarra eta justizia ezartzeko erabakimena. Gatazka armatuak edo errepresio egoerak bizi dituzten emakumeen memoria kolektiboa babesten eta transmititzen lagundu nahi dugu baliabide honen bidez.
“zigorgabetasun-sistemari aurre egin ez ezik, elkartasuna ezagutu dugu, jende zoragarriekin topatu garelako, gure hitzean sinetsi duena”
irakurri gehiago
“Nire herria eta ni… Markak usten dituzten gertaerak”
irakurri gehiago
“Fernanda beti egon zen gorputz honetan”
irakurri gehiago
“Pozik nago, uste dudalako biktimentzat hain beharrezkoa den lana egin dugula, orain arte 727 exhumazio egin ditugu nazio mailan”
irakurri gehiago
“Batek ez daki noiz bihurtzen den defendatzaile, baina horren kontzientzia hartzen duzunean badakizu lan atsegingarrienetariko bat dela”
irakurri gehiago
“Gizarte zibila ez zen inoiz gelditu. Ez zion lankidetzari utzi. Inoiz ez”
irakurri gehiago
“Gerran gertatu zena bihotzean gordeta daukagu, eta hori ez zaigu inoiz ahaztuko”
irakurri gehiago
“Taldean konturatzen naiz beste batzuek ere hitz egiten dutela, eta ez naizela ni bakarrik. Ez dut nik bakarrik kemen, sufrimendu eta lotsa hori sentitzen. Horregatik ez ditut elkarrizketa horiek utzi nahi”
irakurri gehiago
“Hala eta guztiz ere, borrokan jarraitzen dut”
irakurri gehiago
“Guk geure burua zaintzen dugu, egoera gogorren erdian atseden hartzen dugu, baina borrokan jarraitzen dugu”
irakurri gehiago
“uste genuen gizarte zibil gisa antolatu behar ginela terrore-zirkulu horietatik ateratzeko […] giza eskubideen esparruan lan eginez”
irakurri gehiago
“Txikitatik nire familia eta nire etxea erasotuak izaten ikusi nuen, ia egunero”
irakurri gehiago
“Nire ama beltzez janzten zen, bada, bere buruari zin egin zion beti doluz jantziko zela lurra askatua izan arte”
irakurri gehiago
“Nire familia preso eta errefuxiatu-kanpamenduetan desplazatuen artean sakabanatuta bizi zen”
irakurri gehiago
“CODECA mugimenduan parte hartzen hasi nintzen giza eskubideen alde borrokatzeko eta Ama Lurra defendatzeko, gerra testuinguru batean jaio nintzelako”
irakurri gehiago
“Mugimendu matxinoan sartu nintzen Unidad Revolucionaria Nacional Guatemaltecaren irratian parte hartuz”
irakurri gehiago
“Nire amonak oso garrantzitsuak izan ziren nire nortasunaren eraikuntzan eta baita justiziaren bilaketaren nire bidearen hasieran”
irakurri gehiago
“Nire borroka Ama Lurraren defentsaren aldekoa da […] gure lurraldean daramagun borrokaren ondorioz, 50 pertsona baino gehiago hil dituzte”
irakurri gehiago
“Ahalegin handiz landu dugun Lege Integrala onartzea nahi dugu, benetako erreparazio morala, materiala egon dadin, egia eta justizia eta ez errepikapena ziurtatzeko”
irakurri gehiago
“Heriotzatik bizirik irten naiz, bizitza defendatzeko”
irakurri gehiago