Hemen aurkituko dituzu mapan dauden ekintza guztiak.

Sarrera bakoitzean, gatazka armatuetan eta sistema errepresiboetan gertatutako giza eskubideen urraketa larrien zigorgabetasunaren kontrako borrokan, nazioarteko emakumeen mugimenduek gauzatutako ekintza nabarmengarriak topatuko dituzu. Mundu osoan aurki ditzakegu genero-justizian eta guztion giza eskubideen errespetuan oinarritutako bake-eredu bat eraikitzeko talde-lanean diharduten emakumeak. Lan hori ikusarazi ez ezik, gatazka armatuei eta bakearen eraikuntzei buruzko gogoeta feminista elikatzeko baliabide pedagogikoa eskaini, eta emakumeen justiziaren aldeko borrokaren memoria kolektiboa sendotu nahi dugu.

Sarrerak herrialdeka edo argitalpenaren hurrenkeraren arabera ikus ditzakezu.